Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Wolfen idazkera eta Oteizaren poetika

2013-05-15

Enkarni Gómez eta Ainhoa Güemes Virginia Wolfen eta Jorge Oteizaren poetikaz hausnartu dute EHUko Paraninfoan jarritako erakusketan.

bideoaren irudia
Joana Regueiro: "Bilboko Udalaren kudeaketa gardenaren mitoa erortzen hasi da"

2013-05-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joana Regueiro Bilboko Sortu alderdiko kidea izan dugu. Bilboko Udalak ia 85 milioi euroko zorra duela salatu du Bilboko Sortuk. Honen aurrean, gardentasunean oinarritutako kudeaketaren idea bertan behera geratu dela salatu dute.

bideoaren irudia
Foru administrazioen artean zerga-informazioa trukatzea du xede Gipuzkoako Aldundiak

2013-05-14

Iruzur fiskalari aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak foru administrazioen artean informazioa konpartitzeko hitzarmena aurkeztu du. Diru sarrerak lortzeko ezinbesteko jotzen du aldundiak fiskalitateari merezi duen arreta eskaintzea. Horretarako neurriak ere bidean dira. Batetik, hamar lanpostu berri sortuko ditu Aldundiak iruzurraren aurkako jarduna areagotzeko. Bestetik, joan den astean iragarri zuen iruzurraren aurkako foru arau aurreproiektua, jendaurreko informazio tramitean dagoena, eta beste estatu batean izandako ondasunak aitortzeko derrigortasuna aurreikusten duena.

bideoaren irudia
Urtza Alkorta: "Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira"

2013-05-14

Ondarrun egin dugu hitzordua Urtza Alkorta esperatxeko arriskuan dagoen auzipetuarekin. AskeGunean azken egunotan bizitakoa kontatu digu.

bideoaren irudia
Ondarruko Aske Guneak bost egun bete ditu

2013-05-14

Ondarroako Aske Guneak 5. eguna bete du gaur. Urtzaren atxiloketa saihesteko batu direnek lau aldiz egin behar izan dute zubi gaineko herri harresia. Atzo Ondarruko Udalak ezohiko osoko bilkura egin zuen eta Urtzaren atxiloketa "Bakegintzaren aurkakoa dela" adierazi zuen. Lakuak bere aldetik, Ertzantzak "denon hobebeharrez" Ondarroako Aske Gunea era baketsuan hutsarazi behar duela adierazi du.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ