Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Haizea Balza: "Emakumeen lana bigarren mailan batean mantentzeko interesak daude"

2013-05-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Haizea Balza, UEUko "Euskal  Emakumeak XX.mendean estrategiak, bizi ereduak eta ekarpenak " ikastaroko arduraduna izan dugu.

bideoaren irudia
CAN auzian inputatu berri bat eta ikerketak abian

2013-05-16

Gaur egin dute publiko CAN auziaren autoa, eta bertan ageri da epaileak Nafarroako Kutxako Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideen zein senideen diru mugimenduak ikertzeko. Hain zuzen ere, autoak dionari erantzunez, Guardia Zibila Nafarroako Kutxako egoitza nagusian sartu da, zerbitzaria nagusia aztertzera. Bestalde, Enrique Goñi CANeko zuzendari ohia inputatu eta deklaratzera deitu du epaileak.

bideoaren irudia
Koldo Mitxelena saria XXIV. ediziora iritsi da

2013-05-16

Donostiako Udalak antolatzen duen Koldo Mitxelena saria XXIV. ediziora iritsi da. Urtero bezala, milaka haur eta gaztek hartu dute parte euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzeko helburua duen lehiaketa ezagun honetan. Guztira, 32 ikastetxetako 1744 ikaslek 1824 lan aurkeztu dituzte, iaz baino 200 bat gehiago.

bideoaren irudia
Donostiako ostalariek aniztasuna aldarrikatuko dute gastronomiaren bidez

2013-05-16

Donostiako ostalariek ere parte hartuko dute 11Kolore Fest ekitaldian, datorren ekainaren 1erako EH 11 Kolore mugimenduak antolatutako Aniztasun Egunean. 11 Danbor Martxa ekitaldi nagusiaz gain, ekimen gastronomiko paregabea prestatu dute: 11 pintxo, 11 zapore. Ekainaren 1ean, munduko herri ezberdinetako gastronomietan oinarritutako pintxo bereziak eskainiko dituzte Alde Zaharreko 11 tabernatan.

bideoaren irudia
Portugaleten ospatuko da aurtengo Ibilaldia

2013-05-16

Datorren igandean maiatzak 25 ospatuko da Portugaleten Ibilaldia.Berriz ere ezkerraldean izango da bizkaiko ikastolen festa . Asti leku ikastolak 50 urte daramatza aldapak leunduz, eta euskarak ezkerraldean aurrean duen bidea oraindik luzea da, erabilera indartu eta urteetan topatutako aldapak leuntzen joan, elkarlanean. Ikastolak bere azpiegiturak egun beharretara egokitu beharra ditu, kirol espazioak berritu eta bigarren hezkuntzarako eraikin berria behar du.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ