Skip to main content

Bideoteka

bideoaren irudia
Atik Zra | LOMCE legeaz solasean

2013-05-23

LOMCE hezkuntza erreformarako legea izan dugu hizpide. Maiatzaren 17an onartu zuen Espainiako Kongresuak Wert ministroak aurkezturiko LOMCE legea. Onartu aurretik makina bat katramila sortu ditu, baina azkenik aurrera eraman du PPren gobernuak. 400 milioi euro inbertituko ditu Espainiak hezkuntza lege berria aplikatzeko. Solaskideak: Ana Eizagirre (EHIGEko kidea), Ana Perez (STEE-EILAS sindikatuko kidea) eta Ikoitz Arrese (Ikasle Abertzaleak) eta Koldo Tellitu ( Ikastolen elkarteko presidentea).

bideoaren irudia
Une honetan hauteskunde autonomikoak izango balira, EAJk berriro irabaziko lituzke

2013-05-23

Une honetan hauteskunde autonomikoak izango balira, EAJk berriro irabaziko lituzke. Hala dio behintzat, Eusko Jaurlaritzako Prospèkzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestak. Gainontzeko alderdiek ordezkaritza bera izango lukete, hori bai, PSEEk legebiltzarkide bat gutxiago izango luke.

bideoaren irudia
Negoziazio kolektiboa kolokan dago

2013-05-23

Kolokan dagoen negoziazio kolektiboa ere bada EAJk mahai gainean duen beste gai inportante bat baina mahaian, funtzio publikoaren mahaian,  bakarrik geratu zen atzo EAJ, UGTk, LABek eta ELAk planto egin ziotelako Lakuari. Espainian ordea, uztailaren 8an, bertan behera geratuko ziren hitzarmen kolektiboak luzateko sindikatuek akordioa lortu dute CEOErekin, alegia patronalarekin. Halere, horrek ez du eraginik izango EAEn. Hala dio Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak.

bideoaren irudia
Jon Arretxek 612 euro nobela idatzi du Bilboko San Frantziskotik

2013-05-23

Jon Arretxek, nobela beltzarekin jarraituz, 612 euro liburua kaleratu du. Bere azken lanaren, 19 kamera-ren, jarraipena da. Azken honetan bezala, Toure etorkina da protagonista. Ustezko anaia iritsiko da Afrikatik Bilboko bere etxera eta honek hainbat arazo eragingo dizkio. Istorioa San Frantziskon kokatu du eta hain zuzen bertan igaro ditu hainbat hilabete Arretxek liburua idazten.

bideoaren irudia
Kalera irteteko deia egin du EH Bilduk

2013-05-23

EH Bilduk maiatzaren 30eko grebarako deia egin du. Egungo krisi egoeraren aurrean Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatu dute, eta subiranotasuna jo dute irtenbide bakartzat.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ