Skip to main content

Azken bideoak: Zinema

bideoaren irudia
Zinebi Azaroaren 16an abiatuko da Arriaga antzokian

2012-11-15

Dagoeneko den dena prest dute Zinebiren edizio berri bati ateak zabaltzeko. Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 54. edizioa Azaroaren 16an bertan abiatuko da Arriaga antzokian. Orotara, 72 filmetik gora lehiatuko dira sail ofizialeko fikzio, dokumental eta animazio azpi-sailetan; horietatik zortzi, euskal zinemagileek egindakoak izango dira.

Nobedade bezala aipatu gainera aurten, bi atal berri izango ditugula: Nazioarteko film labur eta luzeak ikusgai izango dira, infoworld eta Beautiful Docs arloetan.

bideoaren irudia
Z!nemaldi@n | Irailak 23: hirugarrena!

2012-09-23

Hirugarren eguna Donostiako Zinemaldian. Zalaparta ederrak sortzen dira alfonbra gorritik nazioarteko artista ezagunak igarotzen direnean. Hirugarren saioan, ondoko gonbidatua izan ditugu: adituen solasaldian Mikel Garcia Argia astekariko zinema aditua eta Gontzal Agote Berriako zinema kritikaria, eta berriz, protagonisten solasaldian Kandido Uranga aktorea "Baztan" filmaren inguruan eta Igor Otxoa ekoizlea "Pura Vida" dokumentala aurkezteko. Erreportaje, soslai eta pelikulen irudiek osatu dute saioa.

bideoaren irudia
Elkarrizketa | Eneko Olasagasti

2012-09-17

Gurean Gaur saioan, Eneko Olasagasti zinema zuzendaria elkarrizketatu dugu. "Barrura Begiratzeko Leihoak" dokumentala izan dugu hizpide. Oztopoak oztopo pasa den astean Donostiako Viktoria Eugenian eskaini zuten. Emanaldi pribatuak izan ziren eta harrera ona izan zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak, ordea, dokumentalaren ale bat eskatu zuen aztertzeko. Polemikak bere horretan jarraitzen du.

bideoaren irudia
Kimuak 2010

2010-10-19
Euskal Herriko film laburrak biltzen dituen ekimena dugu Kimuak. Aurtengo edizio honetan hautatuak izan diren film laburretako zenbait egilerekin egoteko aukera izan dugu. Kimuak-eko koordinatzailearekin ere hitz egin dugu eta egitasmo honen nondik-norakoak azaldu dizkigu.
bideoaren irudia
Zurevision zinema eta kooperazio emanaldia

2010-10-06
Mugarik Gabe erakundeak, Zurevision zinema eta kooperazio emanaldia antolatu du aurten ere. Indigenen bizimodua islatzen duten film laburrak ikusteko aukera eskaintzen dute. Bizkaiko herri ugaritan izan dira eta baita Leioan ere. Gu ere, bertan izan gara.
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ