Forum Jardunaldiak
2010-06-08
Bilbo Zaharra Euskaltegiak, Forum jardunaldiak antolatu ditu beste behin ere. Urtero bezala, euskal idazle baten liburuaren irakurketa egiten da Arriaga Antzokian baina lehenengo eta behin, forum jardunaldiak antolatzen dira, bertan, adituek, obraren inguruko iritzia plazaratu dezaten. Aurten, Jon Miranderen Haur Besoetakoa izan da hautatutako liburua eta beraz, jardunaldietan, liburu polemiko honi buruz mintzatu dira.