Donostiako Udalak Kaixo! ekimena jarri du martxan. Saltokietan lehen hitza euskaraz egitea izango du helburu. Iaz egindako ikerketa baten arabera, Donostian bezeroa euskaraz hartzeko gaitasuna duten 191 establezimendu daude. Hiriko saltokiek duten gaitasun horri etekina ateratzeko sortu du Udalak Kaixo! ekimena.
Andoain hasi bazen, Baionan bukatu zen Korrika 18. Lapurdiko hirian zenbait itzulinguru eman ondoren, Udaletxe aurrera iritsi zen. Aurreko giroa, ekitaldia eta ondorengo giroa jaso genuen.