Skip to main content
Zuzenean Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
Iñaki Egañarekin "Euskal Herriaren historia laburra" hizpide

2013-12-12

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iñaki Egaña historialaria izan dugu. Duela gutxi "Euskal Herriaren historia laburra" izeneko liburua kaleratu du eta lehenengo gizakietatik hasita gaur egungo egoera politikora bitartean, Euskal Herriaren historiaren errepasoa egin du. Pasarte garrantzitsuak gogora ekarri ditugu bere laguntzaz.

bideoaren irudia
J. F. Azurmendi: "Agirre erbestean zenean antikomunismoa zabalduta zegoen abertzaleen artean”

2013-12-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jose Felix Azurmendi kazetaria izan dugu. Berriki Vascos en la Guerra Fría, ¿víctimas o cómplices? (Gudaris en el juego de los espías) izenburupeko liburua argitaratu du Jose Antonio Agirre erbestera joan zenetik hil arteko epean kokatzen den kronika. Liburuaren mamia sobera aurreratu gabe, jasotzen duenaz hitz egin dugu berarekin. 

bideoaren irudia
Landakoenea | Uxue Alberdi idazlearekin berbetan

2013-12-07

Uxue Alberdi elkarrizketatu dugu, Landakoenea saioan. "Euli giroa" da bere lan berriaren izena, eta horretaz mintzatu gara berarekin

bideoaren irudia
Landakoenea | Aingeru Epaltza idazlearekin hizketan

2013-12-07

Aingeru Epaltza idazlea elkarrizketatu dugu, Landakoenea saioan. "Gure Jerusalem galdua" liburua aurkeztu du Epaltzak aurtengo Durangoko azokan. Triologia baten azken lan honetaz hitz egin dugu berarekin.

bideoaren irudia
Sakelakotik | Hormako Paper Horia

2013-02-05

"Hormako Paper Horia" liburua entzuteko eta ezagutzeko aukera izan dugu, baita jaio berri den Edo! argitaletxea ere. Ana I. Morales liburuaren itzultzailearekin eta Amaia Serranorekin, hitz egin dugu. Ipar Ameriketako literaturan, eta irakurketa feminista ugari eragin ditu. Idazleak bere hezur-haragietan sufritutako esperientzia jaso zuen narrazio honetan.

 
 

Creative Commons-en baimena