"Euskal baleazaleak, berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak" liburua aurkeztu du Jose Maria Unsainek, bere egileak. Urte askoko lanaren ostean, baleazaleen inguruko ikus ondarea bildu du bertan. Erdi Aroan hasi eta gure menderainoko denborazko ibilibidea da, hain zuzen, argazki, komiki, antzezkizun zein margolanez osaturiko bilduma hau.