Ezaguna eta misteriotsua. Horrela definitu du Garik bere azken lana, "Ez da amaiera". Bakarkako ibilbidean ekoizten duen zazpigarren disko hau sortzeko prozesua erabat ezberdina izan da. Estudioko lana da, esperientzia berria erabat Garirentzat. Hitzak Jose Luis Padron, Jon Benito, Jon Maia, Kirmen Uribe eta Fermin Etxegoienenak dira. Martxoaren 22an emango dio hasiera Euskal Herriko kontzertuen ibilbideari, Idiazabalen.