Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian. Hirugarren ekitaldian, Arlan eta Skunkfunk enpresek jaso dute saria. Horrez gain, euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Bai Euskarari Laguna oroigarria eman diote Jose Angel Iribar jokalari ohiari, bere urteetako ibilbidea saritzeko.