Bakerako lantaldea osatu da gaur PP eta UPyD gabe. Hortaz, momentuz, lantaldea EAJk, PSEE-EEk, eta EH Bilduk osatuko dute. Halere, PPk ateak irekita mantendu nahi dituztela baieztatu du.
PPk baldintzak jarri ditu, EAEko aurrekontuei begira, EAJrekin akordio batera iristeko. "Asmo nazionalistak" alde batera uzteko eskatu diote popularrek EAJri.
Bilduk erraustegiaren proiektua desegin izanak erantzunkizun judizialak izan ditzazkela esan du Markel Olano jeltzaleak. Kaosa sortzea eta muga guztiak gainditzea egotzi die. Are gehiago, erakunde guztiei aurre egiten ari zaiela eta herritarrei ateaz ateko sistema inposatzen ari direla salatu du.
Osakidetza eta Onkologikoaren arteko hitzarmena bukatzear dagoenean, Kutxabankek zer egingo duen argitu ez duela adierazi du EH Bilduk. Kutxabankek gizarte ekintza %60 murriztea erabaki du eta ondorioz, Onkologikoa pribatizatzeko arriskuan dago.