Juan Martinez Irujok eta Aimar Olaizolak indarrak neurtuko dituzte igandean Buruz Buruko txapelketako final handian. Bilboko Bizkaia Pilotalekuan izango da hauxe. Sarrerak salgai daude eta gaukoan materiala ere aukeratu dute pilotariek. Irujok pilota arinak aukeratu ditu eta Olaizolak berriz astunagoak.