Skip to main content
Zuzenean Nahieran Ikusteko.tv

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Osasunaren Nazioarteko Eguna, Hamaika Telebistan!

2016-04-05

Apirilaren 7ko Osasunaren Nazioarteko Egunak tarte berezia hartuko du Hamaika Telebistan. Saio bereziak eskainiko ditugu. Hala nola, Zaindu Zaitez, Gurean Gaur eta Dokuteka programa berezituak.

bideoaren irudia
Zaindu Zaitez | Epilepsia, aurreiritziz jositako gaixotasun ezezaguna

2016-03-23

Epilepsia hitza entzun orduko, gehienok eszena beldurgarria irudikatzen dugu; pertsona bat lurrean botata, konorterik gabe, ahotik aparra botatzen eta gorputza etengabe mugitzen duela. Epilepsia krisi baten ondorioak izan daitezke, baina epilepsia mota asko dago eta gehienak tratamendu farmakologikoekin kontrolatzen dira. Gure burmuinari begira jarriko gara aste honetako saioan, zer gertatzen da gure garunean krisialdi epileptiko bat baino lehen? Zergatik du epilepsiak horren ospe txarra? Zer egin behar dugu eta zer ez dugu egin behar krisi epileptiko baten aurrean? Lukas Zabala eta Marta Sarasolaren laguntza izan dugu galdera horiei erantzuteko.

bideoaren irudia
Ertzak | Merkataritza txikia: herriaren plaza

2016-03-22

Merkataritza txikiaz aritu gara Imanol Esnaola Gaindegiako kidearekin. Nolakoa da merkataritza txikiaren argazkia Euskal Herrian? Zein da bizi duen egoera? Erantzunak erradiografia bat eginez jaso ditugu.

bideoaren irudia
Lander Martinez Podemoseko kidea, Gurean Gaur saioan!

2016-03-22

Lander Martinez Ahal Dugu-Podemos alderdiko kidea elkarrizketatuko dugu Gurean Gaur saioan. Alderdian bizi duten egoeraz eta beste ariko gara. Martxoak 22, asteartea, 21:00etan.

bideoaren irudia
Gure merkataritzaren erradiografia, Ertzak programan!

2016-03-22

Euskal Herriko merkataritzaren erradiografia egingo dugu Ertzak programan. Imanol Esnaola Gaindegia elkarteko zuzendaria izango dugu bidelagun. Martxoak 22, asteartean, 21:30ean.

bideoaren irudia
Egian, lehen hitza euskaraz!

2016-03-17

Donostiako Egia auzoan astebetez euskaraz bizitzeko hautua egin dute hainbat herritarrek. Guztira zazpi aste pasatu dituzte horrela, lekukoa eskuz esku pasatu eta 200 lagun baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Esperientzia nolakoa izan den kontatu digute.

 
 

Creative Commons-en baimena