Donostiako Onkologikoaren inguruko protestak aurrera jarraitzen du. Bere etorkizuna argitu arte, elkarretaratzeak egiten hasi ziren astearteetan, galdera jakin batekin. Alegia, zeinek agintzen duen Onkologikoan, Gipuzkoak edo Madrilek. Kezka nagusia, ospitalearen organigramatik dator. Gara egunkarian azken asteetan argitaratutako albisteen arabera, aipaturiko organigraman sektore pribatutik datozen hainbat enpresa leudeke. Izan ere, Aholkularitza Batzorde Zientifiko bat eratu zuten pasa den urtean, zazpi kidez osaturikoa. Horietako lauk, harremana dute Hospitales de Madrid sare pribatuarekin.