Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Barcinak Kontuz taldeari jarritako salaketa artxibatu dute

2013-04-29

Epaileak artxibatu egin du Yolanda Barcinak Kontuz taldearen kontra jarritako salaketa. Hain zuzen ere, Nafarroako Presidenteak auzitara eraman zituen plataforma eta Patxi Zamora bozeramailea, iragan martxoaren 12an. Salaketa faltsuak egitea eta iraintzea egotzi zien Barcinak. Plataformak Barcina salatu zuen Nafarroako Kutxako hainbat operaziotan informazio pribilegiatua baliatzea egotzita. Urtarrilean jarritako salaketan, Kontuz-ek Barcinari leporatu zion Nafarroako Kutxako informazio pribilegiatua baliatzea.

 

bideoaren irudia
Eneko Andueza: "Madrilgo ikuspegiak kalte egiten dio hemen bizi dugun garai berriari"

2013-04-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Eneko Andueza PSE-EEko politikaria izan dugu. Alderdi sozialistaren inguruko gaiak gaurkotasunarekin uztartu ditugu. Hala nola, aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa, fiskalitatea, Nafarroako egoera, Donostiako gazteen atxiloketa, Ertzaintzaren jarduna eta etxe kaleratzeen kontrako plataformen protestak.

bideoaren irudia
Donostiako gazteak atxilotu dituzte

2013-04-19

Aske gunean babestuta zeuden sei gazte zigortuak atxilotu ditu Ertzaintzak. Herri harresi sendoa desegin dute, banan-banan jendea indarrez ateraz. Larunbat goizean Martuteneko kartzelara martxa egingo dute, atxilotuak bertan egongo direlakoan. Politikari eta herritarrek epaiketa politikoekin amaitzeko eskatu dute.

bideoaren irudia
Txente Rekondo: "Madurok sei urte ditu aurretik, mugimendu bolibartarrari segida emateko"

2013-04-15

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Txente Rekondo Nazioarteko politika aditua izan dugu. Venezuelako hauteskundeen emaitzak izan ditugu hizpide. Chavisten garaipen estuaren inguruko hausnarketa eskaini digu.

bideoaren irudia
Bakerako lantaldea PP eta UPyD gabe osatu da

2013-04-11

Bakerako lantaldea osatu da gaur PP eta UPyD gabe. Hortaz, momentuz, lantaldea EAJk, PSEE-EEk, eta EH Bilduk osatuko dute. Halere, PPk ateak irekita mantendu nahi dituztela baieztatu du.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ