Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

Edizio borobila du aurtengoa Klasikoen irakurketa jarraituak. Izan ere, hamargarrenez antolatu du ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegiak. Arriaga antzokian Itxaro Bordaren "%100 basque" eleberria irakurriko dute 400 lagun inguruk pasarteka eta etenik gabe. Idazlea eta Pedro Alberdi antolatzailea gure saiora ekarri ditugu.


Kultura

Egunak joan eta egunak etorri, ikasturte amaieran gaude jada, eta ArteKaleren denboraldiari agur esateko momentua heldu da. Saio honetan ere, kultur proiektu interesgarrien bozgorailu izan nahi dugu. Arabatik etorrita, Oiongo herritarrek eta Mursego musikariak "%100 Oion" lana sortu dute, etorkinen inguruko estereotipoen aurka. Gainera, Txelu Angoitia argazkilariarekin iere izan gara, Tanger Dream liburuari buruz solasean. Beste hainbat gai eta asteburuko agenda gaurko ArteKale saioan. On egin!


Kultura

Marokoko Tanger hirian bizitako esperientzia intentsoak ekarri dizkigu Txelu Angoitia argazkilariak ArteKalera. "Tanger Dream" argazki liburua argitaratu berri du, bertan ateratako irudi eta bizipenak bilduz.
 


Musika

Arabako Oion herriko kultura arteko elkarbizitza hobetzeko proiektuaren emaitza da "%100 Oion" diskoa. Maite Arroitajauregi Mursego eta Idoia Zabaleta proiektuaren bitartekaria gurean izan ditugu, ekimen polit honen ingurukoak kontatzen.


Ondarea

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak.