Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ArteKale | Txakur Gorria, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta agenda

ArteKale | Txakur Gorria, Mikel Urdangarinen 'Margolaria' eta agenda

Ekaina hasi dugu eta beste aste batez, hemen gaude, kulturaren ertzak jorratzeko asmoz. Txakur Gorria sormen kolektiboa ezagutu dugu, Nerea Ibarzabal, Mariñe Arbeo eta Malen Amenabarren eskutik. Gainera, Mikel Urdangarinek bere disko berria aurkeztu digu, 'Margolaria' izenekoa. Balentziaga museoko erakusketa berria eta asteburuko agenda ere bai. On egin!


Kultura

Egunak joan eta egunak etorri, ikasturte amaieran gaude jada, eta ArteKaleren denboraldiari agur esateko momentua heldu da. Saio honetan ere, kultur proiektu interesgarrien bozgorailu izan nahi dugu. Arabatik etorrita, Oiongo herritarrek eta Mursego musikariak "%100 Oion" lana sortu dute, etorkinen inguruko estereotipoen aurka. Gainera, Txelu Angoitia argazkilariarekin iere izan gara, Tanger Dream liburuari buruz solasean. Beste hainbat gai eta asteburuko agenda gaurko ArteKale saioan. On egin!


Kultura

Marokoko Tanger hirian bizitako esperientzia intentsoak ekarri dizkigu Txelu Angoitia argazkilariak ArteKalera. "Tanger Dream" argazki liburua argitaratu berri du, bertan ateratako irudi eta bizipenak bilduz.
 


Musika

Arabako Oion herriko kultura arteko elkarbizitza hobetzeko proiektuaren emaitza da "%100 Oion" diskoa. Maite Arroitajauregi Mursego eta Idoia Zabaleta proiektuaren bitartekaria gurean izan ditugu, ekimen polit honen ingurukoak kontatzen.


Ondarea

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak.