Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

ETA armagabetu egin da

ETA armagabetu egin da

Egun historikoa Baionan, ETAren armagabetzea bururaino eramanda.Milaka pertsonen babesarekin, ekitaldia egin dute Baionan.Aurretik, Bakearen Artisauek, Nazioarteko Bitartekarien laguntzarekin, armategien koordenadak Frantziako gobernuaren esku utzi zituzten.Hala ere, Bakearen Artisauek nabarmendu bezala "hau ez da amaiera".Hamaika Telebistak zuzenean eskaini zuen egunak emandako guztia.


Gurean Gaur

Uda sasoiko programazioari ekin dio Hamaika telebistak. Albistegiak eguerdian eta iluntzean.


Gurean Gaur

Larunbat goizaldean Donostiako Alde Zaharrean gertatutako erasoa salatu dute auzoko Mugimendu feministak eta hainbat herritarrek. Horrelako erasoen aurrean indarrak batu eta autodefentsa feministaz erantzuteko deia egin dute.


Gurean Gaur

Lekarozko Abeltegia eraikin okupatua hustarazi du Foruzaingoak. Ekainaren hasieran sartu ziren gazteak Nafarroako Gobernuaren eraikinean, etxebizitzen arazoari irtenbidea emateko asmoz.


Gurean Gaur

Amaia Eneterreagak gidatutako albistegian, Joseba Asironen alkatetzaren bigarren urteurrena, Podemos-ek bultzatutako zentsura mozioa eta Athletic-eko jokalari den Yeray Alvarezen gaixotasuna izan ditugu hizpide.