Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Abortuaren lege erreformaren kontra manifestazioa egingo da Iruñean

Abortuaren lege erreformaren kontra manifestazioa egingo da Iruñean

Apirilaren 5ean abortatzeko eskubidearen alde, Iruñeko kaleak hartzeko dei zabala egin du Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Bizkaiko Plataformak. Abortuaren erreforma berriak abortatu nahi duten emakumeak atzerrira bidaiatzera behartuko dituela salatu dute. Manifestazioa Iruñeko Golem zinematokien ondotik aterako da arratsaldeko 17:30ean. Gainera bertara joateko hainbat autobus antolatu dituzte.
 


Albisteak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari


Albisteak

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 


Albisteak

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  


Albisteak

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.