Andoni Ortuzar Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak aukera bakarra EAJren aldeko botoa dela adierazi du Zornotzan egindako mitinean. EH Bildu estatismo eta inoperantzia sintomak azaldu dituela adierazi du kide jeltzaleak, eta PP eta PSEek beldurra hedatzeko beste xederik ez dutela, eta hortaz gainera galduta daudela egungo panorman. Gauzak horrela, EAJak iraganaren bermea daukala aipatu du Ortuzarrek, 80. hamarkadan, esaterako, industriaren krisia konpondu zen bezalaxe, hau ere konpon dezaketela ziurtatzen dute.