Espainiak banketxeak libratzeko eskaturiko erreskateak jendartearengan izango duen eragina erabatekoa dela salatu du EH Bildu koalizioak. Halaber, finantza entitateen zorrak ordaintzearen arduradunak hiritarrak izango direla nabarmendu du. Horiek horrela, azaldu dute Euskal Herriak subiranotasuna eskatzea beste biderik ez duela espainiar eredu neoliberaletik ihes egiteko.