Hirugarren urtez, Azkue Fundazioak Jakintza Librearen jardunaldiak antolatu ditu. Ekitaldi berrirako hautatu duten gaia "Sarean Jaioberriak" izan da, eta horren inguruan zenbait hitzaldi eta mahai inguru egin dituzte. Hain zuzen ere, Hamaika Telebistak "Kazetaritza berria sarean" mahai inguruan parte hartu du Berria, Gara, Deia, Gaztezulo eta Sustatu hedabideekin batera.