Errausketaren aldeko alderdiek kargutik kenduko dute, Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. Hain zuzen ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak ere bat egin du sozialista eta popularrekin, eta Alduntzin kentzeko aginduko diote laster Martin Garitano ahaldun nagusiari. Egun gutxi barru emango den zentsura mozioaren aurrean, Juan Karlos Alduntzi Ingurumen diputatua nahiko lasai agertu zen Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan.