Hego Euskal Herriko hautesle errolda aldatzeko proposamenarekin PPk bere interesen alde egin nahi duela salatu du Ezker Abertzaleak. Euskal Herriko errealitateari bizkarra eman eta honen erabakitzeko eskubidea ukatu nahi duela gobernuak adierazi du, ostrukarena egin eta burua lur azpian ezkutatuz. Honen aurrean herri bezala erantzuteko deia luzatu du alderdiak.