Euskal sindikalgintzak langileriaren aurka hartu diren neurrien zerrendarekin jarraitzen du, Gaurkoan, langile publikoen gaineko erasoak salatu dituzte, eta hala, alerta gorriaren astea deitu dute. Honek inplikatzen du hurrengo egunetan kontzentrazio eta batzarrak burutuko direla langile publikoen lantokietan.
Krisialdi poliedriko honek dituen aspektu ugarien artean, eremu publikoan gertatu diren aldaketak atera dituzte argitara LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek.
Murrizketa garaian zerbitzu publikoetako langileek jaso duten lan bandintza eraldaketa nabarmendu da. Horrela, gizarte gastua murrizteko borondate zurrunez, langile publikoek eraso ugari jaso dituztela aipatu dute sindikatu abertzaleetako ordezkariek.