Skip to main content

Sindikatu edukiaBilbo

Pello Urizar: "Gure ustez, PSE-EE da EAJren gustuko bazkidea"

2013-05-22

Gurean Gaur saioko elkarrizketa atalean, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi den Pellio Urizar izan dugu. Eusko Alderdi Jeltzaleak azken asteetan izan dituen bileren gainean hitz egin dugu batez ere. Bestelako gaiak ere jorratu ditugu: aurrekontuak, alderdien arteko akordioak, espetxe politika eta bake eta bizikidetza lan-taldea besteak beste.

Erlijioa eskola ordutegitik kanpo ateratzeko eskaria egin dute elkarte ezberdinek

2013-05-21

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma aldatzea erabaki du Hezkuntza Sailak. Ondorioz, 2013-2014 ikasturtean, erlijioa aukeratzen ez duten ikaslee, irakasgai alternatiboa egin beharko dute. Azken erabaki honen aurrean, haserre agertu dire Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma osatzen duten EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteak. Egungo gizarteak, eskola publiko laikoa aldarrikatzen duela azpimarratu dute.

Haizea Balza: "Emakumeen lana bigarren mailan batean mantentzeko interesak daude"

2013-05-16

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Haizea Balza, UEUko "Euskal  Emakumeak XX.mendean estrategiak, bizi ereduak eta ekarpenak " ikastaroko arduraduna izan dugu.

Hiru abestiko lan laburra kaleratu du Zarama taldeak

2013-04-30

Zortzi disko grabatu ostean, hastapeneko euskarrira bueltatu da Zarama euskal taldea bere azken lanarekin. "Sinestezina" du izenburua hiru abestiz osatutako single-EP honek. Merkatuaren egoerak behartuta, singlearen filosofiara itzuli nahi izan du talde Santurtziarrak. Hemendik aurrera ere, edizio txiki eta ugariak kaleratuz joango direla aurreratu du Roberto Moso taldeko abeslariak.

EAEko langile publikoek ordu gehiago sartu beharko dituzte urtean

2013-04-22

Langile publikoek 1.610 ordu lan egin beharko dituzte aurten, gaurko Gobernu bileran onartutako araudi berriaren arabera. ela eta LAB sindikatuek gogor salatu dute azken neurri hau, eta 35 orduko lanastearen alde borrokatzeko ez dute baztertu greba orokorra egitea.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ