Skip to main content

Sindikatu edukiaEsatea Libre

Esatea Libre | Sorturen eratzea eta beste

2013-02-28

Sortu alderdiaren eratzea, Udalbiltzaren berrosaketa, Itxaso Atutxaren izendapena BBBko presidente bezala, EITBko zuzendaritzaren afera eta beste jorratu ditugu eztabaida saioan. Solaskideak: Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Xabier Isasi (EH Bildu) eta Denis Itxaso (PSE-EE).

Esatea Libre | Aurrekontuak eta Fiskalitatea

2013-02-14

Ekonomiari tarte zabala eskaini diogu Esatea Libre eztabaida saioan. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuez luze eta zabal hitz egin dugu, eta fiskalitatearen alorrean sakondu dugu. Solaskideak: Benjamin Atutxa (PSE-EE), Luke Uribe-Etxebarria (EAJ) eta Xabier Isasi (EH Bildu).

Esatea Libre | Aurrekontuak eta ustelkeria

2013-01-24

Ustelkeriak muturrera eraman du politikagintza, besteak beste, PPko azken kasua dela medio. Ustelkeriaz eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen inguruan eztabaidatu dugu. Solaskideak: Iker Bizkarguenaga (kazetaria), Arantza Madariaga (Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroko zuzendaria) eta Iñigo Santxo (abokatua).

Esatea Libre | Jaurlaritza berria hizpide

2012-12-19

Eusko Jaurlaritzaren osaketaz aritu gara eztabaidan, alderdi diferenteetako legebiltzarkideekin. Etorkizun hurbilari begira jarri gara. Solaskideak: Luke Uribe-Etxeberria (EAJ), Peio Urizar (EH Bildu), Laura Garrido (PP) eta Idoia Mendia (PSE-EE).

Esatea Libre | Lehendakariaren inbestiduraz

2012-12-12

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidura saioaz eta beste aritu gara mahai inguruan. Baionako Bake konferentzia eta Gaboneko ordainsariaren afera ere izan ditugu hizpide. Solaskideak: Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria), Esteban Antxustegi (EHUko irakaslea) eta Iñaki Soto (Gara egunkariko zuzendaria).

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ