Skip to main content

Sindikatu edukiaHona Hemen

Zaintza lanaren aitorpena eskatu du etxe langileen elkarteak

2013-05-03

Etxeko langileen lana kontuan hartzea, langile hauen eskubideak gainerako lanekoekin parekatzea, zaintzako zerbitzu publikoak sortzea eta Lanbidek etxeko enplegua arautzeko bitartekaritza lana egitea. Hauek dira beste batzuen artean etxeko langileek aldarrikazten dituzten eskubideak.

Adieraz beteriko 15 grabatu Erramun Landa artistaren eskutik

2013-04-25

Erramun Landak bere burua margolaritzat hartzen badu ere, azken urteetan grabatugintzan eratu ditu bere esposaketa gehientsuenak. Bere azken erakusketan "Haratago" iritsi da artista bizkaitarra, hori da, hain zuzen ere lan sortaren izenburua, eta adieraz beterik planteatu da. Koadro beltzak dira denak, itxuraz abstrakzio eta minimalismoz sortuak. Denarekin, bere barnean ulerkera ugariko kontzeptuak batzen dira, bere sortzailearen hitzetan, grabatuak  bizirik egoteraino.

Ikastolen Elkarteko udako eskaitza martxan da

2013-04-25

Ikastolen Elkarteak bere udako eskaintza aurkeztu digu. Gazte zein nerabeentzako planak proposatu dizkigu eta ingelesa hobeto ikasi nahi duenak ere, hauetan lekua aurkituko du.

Mintzanet, euskaraz mintzatzeko ataria

2013-04-23

Euskara praktikatzeko aukera ematen du Mintzanetek, euskara menderatzen dutenak ikasleekin harremanetan jarriz.  Abenduan aurkeztu zen eta dagoeneko berrehun erabiltzaile baino gehiago ditu. Horietako birekin egoteko aukera izan dugu.

Guifi telekomunikazio sare libre eta irekia

2013-04-22

Telekomunikazio sare libre eta irekia da Guifi.net. Kataluniako eredua ardatz hartuta Euskal Herrian zabaltzen ari den sarea dugu. Guifi.net-ek eskaintzen dituen abantailen artean, internet merkeago izateko aukera eta sarearen kontrola erabiltzaileen esku geratzen dela izango ditugu.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ