Euskal Herri osoan era askotako ekitaldiekin ospatu da Liburuaren Nazioarteko eguna. Donostian adibidez Gipuzkoa Plazan ohiko liburu azoka izan da, hamar erakusmahairekin hornitua. Bilbon berriz Berastegi kalean izan da azoka, bertan, liburu ezagunen irakurketak, idazleen sinadurak eta bestelako ekimen asko izan dira.