Skip to main content
bannerra
Zuzenean Nahieran Ikusteko.tv

Kirola

Irujok eta Retegik aukeratu dituzte finalerako pilotak

2014-06-26

Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegik aukeratu dituzte igandeko finalerako pilotak. Pilota gozoagoak aukeratu ditu Julenek; biziagoak, aldiz, Juanek. Julen Retegiren lehen finala izango da igandekoa; Irujok, buruz buruko lau txapel jantzi ditu orain arte jokatutako zazpi finaletan.

Iker Irribarria: "Nabari da hor gaudela eta aldaketa badatorrela"

2016-07-04

Buruz Buruko txapelduna elkarrizketatu dugu Udakoak programan. Hilabete pasa da, Iker Irribarria pilotari gazteak txapela jantzi zuela, eta Araman egin dugu hitzordua berarekin. Finalaz eta udako jaialdiez aritu gara solasean.

Hurbilean | Jose Luis Korta arraunlaria

2016-05-27

Hurbilean saioan Jose Luis Korta arraunlaria elkarrizketatu dugu. Zeresan handia eman du Kortak bere ibilbidean zehar. Une gozo eta ez horren gozoak eman dizkio arraunak. Azken urteetan tira-biren erdigunean egon da eta ez du ezer isilpean gorde. Pentsatzen duen hori ez esateak minbizia sortzen omen dio. Aukera aprobetxatu eta gertutik ezagutzearekin batera, denetariko gaiak landu ditugu berarekin.

Jose Luis Korta, Hurbilean saioan!

2016-05-27

Arraunlari ohi eta entrenatzaileari elkarrizketa berezia. Hauxe duzue aurrerapena. Osorik ikusgai, ostiralean, maiatzak 27, 21:30ean.

Eibarrek amaiera gazia eman dio denboraldi gozoari

2016-05-16

Espanyol 4 - Eibar 2. Armaginek beste porrot batekin agurtu dute denboraldia. Azken txanpa pattala izan bada ere, helburua bete eta denboraldi aparta burutu dute armaginek. Bestalde, Superligan, Realak 1-2 galdu zuen Zubietan Athleticen aurkako derbia, eta Oiartzunek ere porrota jaso zuen Levanteren eskutik. AItor Manterola, Iker Dorronsoro eta Aritz Olagoirekin aritu gara mahainguruan.

Realak garaipenarekin esan dio agur denboraldiari

2016-05-16

Valentzia 0 - Reala 1. Mikel Oyarzabalek azken unean egindako golari esker txuri urdinek garaipena eskuratu zuen Mestallan denboraldiko azken norgehiagokan. Orain hausnarketarako garaia zabaltzen da talde txuri-urdinean. Iker Dorronsoro, Aitor Manterola eta Aritz Olagoirekin aritu gara Realaren gaurkotasunaz.

 
bannerra

bannerra
 

Creative Commons-en baimena