Skip to main content

Sindikatu edukiaPolitika

Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du Urtza Alkorta

2013-05-15

Ertzaintza gaur goizaldean joan da Ondarroara Urtza Alkorta atxilotzera. Goizeko zazpiak aldera 30 furgonetatik gora iritsi dira bertara, eta berehala, Ondarroako Alamedan zeuden herritarrek harresia osatu dute zubian, Alkortaren inguruan. Lau ordu iraun du polizia operazioak. Zortzirak aldera, zubian osatua zegoen herri harresitik jendea ateratzen hasi da ertzaintza. Hauek, banan-banan zubitik jeitsi ostean, ertzaintzak Urtzarengana iriste lortu du eta atxilotu egin dute. Operazioan, bi lagun atxilotu eta zortzi identifikatu dituzte.

Urtza Alkorta: "Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira"

2013-05-14

Ondarrun egin dugu hitzordua Urtza Alkorta esperatxeko arriskuan dagoen auzipetuarekin. AskeGunean azken egunotan bizitakoa kontatu digu.

Bilboko Udalak 79 milioi euroko zorra duela salatu du EH Bilduk

2013-05-06

Bilboko Udalak gutxienez 79 milioi euroko zorra duela salatu du EH Bilduko udal taldeak. Aitziber Ibaibarriaga zinogotziak azaldu duenez, 79 milio euro hoietatik 30 milioi Deustoko kanala irekitzeko lanen ordoriozkoak dira. Bilbao Ria 2000 sozietate publikoaren desegiteak, 195 milioi euroko zorra utzi du eta azken honen %15a Udalarena denez, 30 milioi hoiei beste 29 milioi gehitu behar zaizkie. Azken 20 milioi euroak Iberdrolaren Gardokiko egoitzaren lursailaren rekalifikazioaren ondoriozkoak dira.

Uxue Barkos: "Hauteskundeak aurreratzeko zentsura mozioaren alde gaude"

2013-05-03

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Uxue Barkos Geroa Bai alderdiko diputatua eta Iruñeko udaletxeko zinegotzia izan dugu. Iruñean duten egoitzara hurbildu gara Nafarroako egoeraz hitz egiteko. Besteak beste, CAN auzia, Yolanda Barcinaren egoera, alderdi abertzaleen arteko harremana, Aske Gunean Ertzaintzak izandako jarreraren inguruan esandakoaz eta bestelakoez hitz egin dugu berarekin.

Xabier Isasi: "Jaurlaritzak defizit muga %1.5 igo zezakeen"

2013-04-24

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Xabier Isasi EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu.

 

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ