Skip to main content

Sindikatu edukiaAlbisteak

Bilboko Patakon gaztetxea itxi du Ertzaintzak

2012-06-26

Ertzaintza Bilboko Uribarri auzoko Patakon eraikinean sartu da goizeko 6.00etan eta barruan zeuden 5 gazteak identifikatu ditu. Ostean gaztetxea soldatu eta itxi du. Ostegunean ekimen zaratatsu bat izango da Bilboko udaletxearen aurrean eta auzoan proiektuak azalduko dituzte.

Sorturen legeztapenaren balorazioa egin du Ezker Abertzaleak

2012-06-25

Sorturen legeztapena hamarkada oso batez egindako borrokaren emaitza dela adierazi zuen Ezker Abertzaleak. Hala ere, berdintasunezko konfrontazio politikoa ez duela bermatzen esan zuen, estatuak konponbiderako borondaterik ez baitu. Hau honela, Ezker Abetzaleak Sorturen prozesu eratzailean parte hartuko duela iragarri eta bere kideei sortzaile izateko deia luzatu zien.

Alduntzin eta Garitanok oposizioko alderdien jarrera salatu dute

2012-06-22

 Hondakinen inguruko eztabaida Espainiako krisi ekonomikoa estaltzeko erabiltzen ari direla adierazi dute Juan Karlos Alduntzin ingurumen diputatuak eta Martin Garitano Aldun nagusiak. Blokeo honetatik ateratzeko, ordea, alderdiei bilerak egiteko proposamena luzatu dietela gaineratu dute. Honen guztiaren aurrean, Alduntzin lasai agertu da, Bilduren aurkako erasoa dela baitio eta ez bereganakoa.

Euskal Herriko selekzioari ongietorria egin dio Gipuzkoako Aldundiak

2012-06-20

Larunbat honetan, ekainak 23, Euskal Herriko emakumezkoen selekzioak Eslovakiaren aurka jokatuko du partida. Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu nagusiak indarrak eman dizkie eta futbolaz harago, berdintasuna eta euskara aldarrikatzeko eguna izango dela adierazi du.

Arlan eta Skunkfunk enpresek jaso dute Bai Euskarari Saria

2012-06-20

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatu ditu Bilboko Euskalduna Jauregian. Hirugarren ekitaldian, Arlan eta Skunkfunk enpresek jaso dute saria. Horrez gain, euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Bai Euskarari Laguna oroigarria eman diote Jose Angel Iribar jokalari ohiari, bere urteetako ibilbidea saritzeko.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ