Skip to main content

Sindikatu edukiaAlbisteak

Joserra Senperenak bere azken lana aurkeztu du

2012-11-16

Hamar trio piano, biolin eta akordeoirako du izena Joserra Senperenaren azken lanak. Egilea berak pianoan, Naiara de la Puente akordeoilaria eta Xabier Gil biolinistarekin osatutako trioak pop kutxua du. Aurreratu dutenaren arabera, lehen kontzertua otsailaren 1ean emango dute, Donostian.

Jarraipen eskasa izan du grebak Gipuzkoan

2012-11-14

Gipuzkoan, hirugarren greba deialdian, lantoki gehienek betiko martxa jarraitu dute. Era  berean, egurdiko hamabietan Donostian egin diren manifestazioek jendea bildu badute ere, aurreko greba deialdietan baino parte hartze txikiagoa izan dute.

Jeltzaleekin akordioa egitea ezinezkoa zela esan du EH Bilduk

2012-11-13

EAJk bakarrik egingo aurre Eusko Jaurlaritzan agintaldiari. EH Bilduk hastapenetik argi ikusi zuen oinarri desberdinetako proposamenak zirela mahai gainean zeudenak, eta hala bi alderdi abertzaleen arteko adostasuna ezinezko izango zela. Bestalde, EAJren proposamenaren inguruan zehaztasun gutxi dagoela adierazi du koalizioak. Hala, Euskal Herritarrak krisialdiari aurre egiteko hartuko den bidea jakiteko eskubidea duela adierazi du Maribi Ugarteburu bozeramaleak.

Gipuzkoako aldundiak gizarte politika izango du ardatz aurrekontuetan

2012-11-12

Krisitik ateratzeko aurrekontu programa aurkeztu du Gipuzkoako foru gobernuak. Aurtengoarekin alderatuz, %1,67 txikiagoa izango da 2013rako aurrekontua eta nagusitasuna gizarte politikek izango dute. Ostiraletik aurrera, behin betiko aurrekontuak zehazteko elkarrizketak hasiko ditu gobernuak alderdiekin.

'Eman Euskara Elkarri' izango da Korrikaren leloa

2012-11-09

"Eman Euskara Elkarri" leloarekin abiatuko da Andoaindik Korrikaren 18. ekitaldia. Hain zuzen ere, 2013ko martxoaren 14an hasiko da, eta hamar egun geroago bukatuko da Baionan. Korrika ekimenaren arduradunek esan dutenez, euskara "elkarbizitzarako gakoa" dela nabarmentzea du helburu datorren urteko ekitaldiak.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ