Durangoko Azokaren 47. ekitaldia osatuko duten guneak aurkeztu ditu Gerediaga Elkarteak. Orotara, zortzi izango dira: areto nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Saguganbara, Azoka Tv, Szenatokia, K@bia eta Plateruena. Gune hauetan guztietan 300 ekitaldi baino gehiago izango dira. Iaz hasitako bideari segida emateko asmoarekin, aurten gune berrien egonkortasuna eta uzta jasotzea dute helburu.