Eusko Jaurlaritzak gehiegikeria polizialen biktimei errekonozimendua emateko batzordea sortu zuen, eta honek hainbat txosten eta diruordain ebatzi ditu, tartean biktima bezala onartu ditu Txiki eta Otaegi, 1975ean erahil zituzten ETA kideak. Ahaztuak 1937-1975 elkarteak balorazio positibo egin du ekimenaren inguruan, baina oraindik ere badago zer hobetu, elkartearen arabera, tartean borrokalari onarpena, edo gehiegekeriaren errudun horien plazaratzea.