Urtarrilaren 12an Herrira-k antolatutako presoen eskubideen alde Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrak 44 gizarte eragileen babesa jaso du. Atxikimendua erakutsi duten eragileen artean dira Ahaztuak, Askapena, Behatokia, Egiari Zor, Bilgune Feminista edota Kristau Elkarte Herritarrak. Euskal preso eta iheslarien eskubide guztiak errespetatu daitezela eskatzeko herritar guztiei egun horretan kalera ateratzeko deia luzatu die.