Skip to main content

Sindikatu edukiaAlbisteak

Gipuzkoak aurrekontu parte-hartzaileak burutuko ditu lau eskualdetan

2014-02-26

Iaz Urola Erdian egin ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosaldea, Bidasoaldea eta Oarsoaldeara zabaldu du "Herritarrekin" ekimena. Aurrekontu parte-hartzaile hauei esker, eskualde bakoitzean herritarrek erabakiko dute 500.000 euro zein proiektutan inbertitu. Martxoan hasi eta urrira bitarte iraungo du prozesuak.

Eusko Jaularitzak LOMCE legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi konstituzionalean

2014-02-25

Eusko Jaurlaritzak LOMCE hezkuntza legearen aurkako helegitea jarriko du Auzitegi Konstituzionalean. Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak hartu du erabakia eta, eguerdian, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Josu Erkoreka bozeramaileak agerraldia egin dute errekurtsoaren nondik norakoak azaltzeko.

Bizkaiko aratusteen inguruko ikerketa egin du Labayru ikastegiak

2014-02-25

Labayru ikastegiak Bizkaiko aratusteei buruzko monografia kaleratu du. Euskal Herriko mendebaldean ospatzen diren inauterien gaineko ikerketa da, bertan ospakizunak ez ezik, gastronomia, hiztegia, ohiturak eta bestelako datuak biltzen dituena. Eurekin izan gara.

Europako ikerketaren aurrean Gipuzkoak baldintzak betetzen dituela esan du Errazkinek

2014-02-24

Iñaki Errazkin Gipuzkoako ingurumen diputatuak adierazi du hondakinen kudeaketa plan berria dela eta Europako Batzordeak egingo duen ikerketaren aurrean lasai daudela. Planak arau guztiak betetzen dituela eta Europan erreferentzia dela azaldu du. Hori dela eta, oposizioari susmoak sortzeari uzteko eskatu dio.

Egiaztatzaileek zaila ikusten dute bake prozesuan laguntzea

2014-02-24

Jazarpen politikoa jasan behar dutela ikusita, egiaztatzaile batzordeak esan du egoera horretan zaila dela laguntzea. Jonan Fernandezek adierazi du oztopoak oztopo, prozesuak aurrera egingo duela.

Ustelkeriaren aurka milaka lagun atera ziren kalera Iruñean

2014-02-24

Asteburuan Iruñean egin den Kontuz-ek antolatutako manifestazioan 35.000 pertsonek hartu dute parte. "Ustelkeriarik ez! Eman hitza herriari" lelopean, ustelkeria gaitzetsi, ardurak eskatu eta hauteskundeak aurreratzeko deia luzatu dute. Prozesu hau hasi besterik ez dela egin iragarri dute.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ