Skip to main content

Sindikatu edukiaAlbisteak

Autismoa pairatzen dutenen egoera azaleratu dute

2013-04-02

Autismoaren Nazioarteko eguna ospatzeko kalera atera da APNABI elkartea. Autismoa pairatzen dituzten pertsonen egoera zein den ikusarazi nahi izan dute. APNABI-Autismo Bizkaia 70eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen senitarteko talde baten ekimenez eta gaur egun Bizkaiko 850 familiak laguntzen dituzte.

Estrasburgon emandako urratsa nabarmendu du Herrirak

2013-03-22

Europako Giza Eskubideen Auzitegian pasa den asteazkenean egindako ahozko epaiketaren balorazio positiboa egin du Herrira mugimenduak. Ines Del Rio presoaren defentsaren argudio juridikoen sendotasuna nabarmendu dute. Ordea, oso kezkagarria da beraien ustez Espainiako Gobernuak harturiko jarrera.

Bake eta bizikidetza lantaldetako testua adostuko dute alderdiek

2013-03-21

EH Bilduk proposatuta, bihar bakegintza eta normalizaziorako saio berezia egingo da eusko legebiltzarrean eta “akordio etiko minimoa” izateko helburuaz, EAJ, PSE-EE eta PP, testu bat adosten ari dira. Joan den legegintzaldiko bakegintza eta elkarbizitza lantaldeak utzitako ondorioak izango dituzte oinarri testua garatzeko, betiere, Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, “adostasun berriak bilatzeko bidean aurrera egiteko”.

Sortuk gatazka konpontzeko baldintzak badaudela dio

2013-03-21

Bake prozesuan, blokeoaren faseak amaitu egin behar direla adierazi du Sortuk. Gatazka konpontzeko nahikoa baldintza badaudela dio, elkarrizketa prozesua gauzatu eta bere ondorio guztiei aurre egiteko. Bide honetan parte hartzeko borondate osoa erakutsi du Sortuk.

Espetxe politika aldatzeko inplikazioa eskatu dute alderdi soberanistek

2013-03-19

Estrasburgoko Auzitegiko Areto Handia bihar hasiko da parot doktrinaren epaia berrikusten, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak uztailan hartu zuen erabakiari Espainiak helegitea aurkeztu ostean. Horren harira, ezkerreko alderdi soberanistek espetxe politika aldatzeko gizartearen inplikazioa beharrezkoa dela ohartarazi dute.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ