Skip to main content

Sindikatu edukiaAlbisteak

Adostasun politikoa antzeztu nahi izana leporatu dio EH Bilduk Urkulluri

2013-05-21

EH Bilduk politika eredua zehazteko eskatu dio EAJri, hau da, azal dezala zein herri mota eta norekin eraiki nahi duen. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariak deituriko bilera sorta itxurakeriatzat jo du koalizioak, eta Urkulluri adostasun politikoa antzeztu nahi izana leporatu dio. EAJ planteatzen ari den formulen aurrean, alternatiba sendoa baduela ziurtatu du Bilduk, eta emergentzia plan baterako akordio politiko eta soziala lortzeko deia egin du.

Erlijioa eskola ordutegitik kanpo ateratzeko eskaria egin dute elkarte ezberdinek

2013-05-21

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma aldatzea erabaki du Hezkuntza Sailak. Ondorioz, 2013-2014 ikasturtean, erlijioa aukeratzen ez duten ikaslee, irakasgai alternatiboa egin beharko dute. Azken erabaki honen aurrean, haserre agertu dire Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma osatzen duten EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteak. Egungo gizarteak, eskola publiko laikoa aldarrikatzen duela azpimarratu dute.

Urkullu alderdi guztiekin bilduko da bihar

2013-05-20

Bihar arratsaldeko 17:30etan bilduko da Urkullu Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Helburua, herrialde akordio zabala lortu eta egonkortasun akordioak bilatu. Hitzordua bihar izanda alderdietako ordezkariek euren asmoak eta eskaerak adierazi dituzte dagoeneko.

Bosgarren edukiontzia jarriko dute Donostian

2013-05-17

Bosgarren edukiontzia ezarriko dute Donostian, datorren urtean. Bildu eta Alderdi Sozialistak adostu dute erabakia, eta txipduna izan arren, borondatezkoa izango da bere erabilera. Hori bai, ondo egiten duenak fakturan ere aldaketa nabarituko duela esan dute. Bilduko zinegotzi Josu Ruizek, berriz, nabaremendu du jendarteak bere egin behar duela birziklatzearen erantzukizuna. Ernesto Gasco PSE-EEko zinegotziak esan du haien helburua hondakinen %60 birziklatzera heltzea dela.

Donostiako ostalariek aniztasuna aldarrikatuko dute gastronomiaren bidez

2013-05-16

Donostiako ostalariek ere parte hartuko dute 11Kolore Fest ekitaldian, datorren ekainaren 1erako EH 11 Kolore mugimenduak antolatutako Aniztasun Egunean. 11 Danbor Martxa ekitaldi nagusiaz gain, ekimen gastronomiko paregabea prestatu dute: 11 pintxo, 11 zapore. Ekainaren 1ean, munduko herri ezberdinetako gastronomietan oinarritutako pintxo bereziak eskainiko dituzte Alde Zaharreko 11 tabernatan.

 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ