Skip to main content

Nor gara

HAMAIKA TELEBISTA euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko egitasmoa da.

HAMAIKA TELEBISTAren sustatzaileak:

  • CMN TV (Deia/Diario de Noticias/Diario de Noticias de Álava/Noticias de Gipuzkoa).
  • EKHE (Gara/Le Journal).
  • EKT (Berria/Hitza).
  • EUSKALTEL
  • ELKAR
  • BAINET TV

HAMAIKA TELEBISTAren helburua: Tokiko Telebista Digitalen lizentziak lortu eta eskualde bakoitzean euskarazko telebista bat bermatzea du lehenetsitako helburu. Horretarako, Euskarazko Toki Telebisten Sarea osatu du lehendik ziharduten telebistekin elkarlanean.

HAMAIKA TELEBISTAk telebista eredu gazte, garaikide, bizi, hiriko eta parte hartzailea plazaratzea du xede.

HAMAIKA TELEBISTAren ezaugarriak:

  • Euskalduna eta euskaltzalea: gure hizkuntzaren normalizazioaren prozesuarekin konpromiso estua duena.
  • Gertukoa eta Euskal Herrikoa: gertutasuna da tokian tokiko telebisten nortasuna. Honez gain Euskal Herria izango da erreferentzia nagusia.
  • Baterakoia eta zabala: guztiona eta guztiontzat. Pentsaera ezberdin guztiak islatzen dituena.
  • Independentea: erakunde publiko zein alderdi politikoetatik independentea izango dena.
  • Profesionala eta kalitatezkoa: bere xumetasunean kalitatea eskainiko duen telebista.
  • Parte hartzailea: ateak zabal zabalik izango dituena. Herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango delarik.
  • Aurrerakoia: gizarte arloan jarrera aurrerakoia hartuko duen telebista.Gizarte gaietan, lan arloan, genero aferetan, etorkinen arazoetan, ekologian eta hizkuntza kontuetan konprometitua.
  • Berritzailea: telebista ereduarekin ausarta eta teknologia berrietan gauzatu eta presente dagoen komunikabidea.



 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ