Hamar urte luze igaro dira Donostiako Piratak kolektiboa sortu zenetik. Urtez urte bidea egin dute mugarri jakin batekin: Abordatzea. Donostia hiriak zuen partehartze falta konpontzeko sortu zuten ekimenak arrakasta ikaragarria izan du azken urteetan eta aurten ere horrela izango da. Kolektiboko kideekin batu gara La Flamenka gunean.