Positiboa eta negatiboa. Horrelakoa da Esait taldeak egin duen balorazioa Espainiako Futbol Koparen finalaren inguruan. Batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako herritarrek ofizialtasuna aldarrikatu izana oso garrantzitsua dela adierazi dute. Bestetik, ordea, Espainiako hedabide batzuen manipulazioa eta poliziaren jarrera probokatzailea salatu dute.