Oposizioko alderdiek bat egin dute Donostiako autobus geltoki berria Atotxan kokatzeko. Bakoitzaren arrazoiak diferenteak dira, eta batez ere kontraesankorrak. Bilduk gidatutako Udal Gobernuak Loiolako Erriberen alde egin zuen hasieratik, bere garaian EAJk edo duelako gutxi PPk bezala. Orain, ordea, Atotxa nahiago dute. Udal Gobernura jo dugu esateko dutena jasotzeko. Eta tira, ez da gutxi.