Euskal Herriko egoera politikoa aztertu dugu mahai inguruan. Besteak beste, Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia, Sorturen babes helegitea, Memoriaren institutuaren sorrera eta Goazen Plazara! izango dituzte hizpide. Solaskideak: Pello Urzelai (Berria egunkariko politika arduraduna), Iñaki Soto (Gara egunkariko zuzendaria), Koldo Ordozgoiti (idazlea) eta Patxi Baztarrika (hizkuntzalaria).