Skip to main content
Atxilotuak / presoak

Ehundaka pertsonek babesa eskaini diete Donostiako gazte auzipetuei

b.garzia, 2013-04-09

Jende ugari bildu da Donostiako Bulebarrean, Donostiako gazte auzipetuek han egin duten agerraldian. Eskubide zibil eta politikoen alde borrokatzeko eskatu dute. Bestalde, Aske Gunea zabaldu dute Bulebarrean bertan, zigortuei babesa emateko gune iraunkorra. Auzitegi Gorenak atzo berretsi zuen Donostiako zortzi gazteri ezarritako seina urteko espetxe zigorra.

 
Politika

Stop Kaleratzeak taldearen protesta galarazi zuen Ertzaintzak

i.esnaola, 2013-04-09

Bertan behera utzi zuen atzo Ertzaintzak, Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak Donostian egin behar zuen escrache protesta. Asmoa Jose Antonio Azpiroz PPko diputatuaren abokatu-bulego aurrean protesta egitea zen, baina bi ordu lehenago Ertzaintzak debeku agiria igorri zion plataformari esanez, 300 metrora geratu beharko zirela. Debekua onartu eta legea onartzea erabaki zuten, nahiz eta adierazi protestaldi baketsuak egiten dituztela.

 
Kultura

Oteiza zendu zela hamar urte bete dira

i.esnaola, 2013-04-09

Hamar urte dira hutsunea bera eragin zuenetik. Espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana. Bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez. Finean, espazioaren hustuketari buruzko ikerketa. Orion sortutako Jorge Oteiza Enbil, batez ere Zarautzen bizi, eta Donostian zendu zen 2003ko apirilaren 9an. Eskultore eta arte-teorialari gisara estimatua izan zen gurean, eta zer esana eman zuena artearen mundu zabalean. Eduardo Chillidarekin batera, hogeigarren mendeko eskultorerik garrantzitsuena da.

 
Musika

Musikaz beteko dira parkeak Donostian

l.ferro, 2013-04-09

Musika parkean ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Datorren apirilaren 20an hasiko da kontzertu bira Donostiako parkeetan zehar. Parkeak kultur aisirako gune izatea du helburu eta hain zuzen, musikaz harago, gastronomia eta ingurumena ere uztartzen ditu proiektuak.

 
Ekonomia

BBK herritarren mesedetan jartzearen alde dago EH Bildu

a.azkue, 2013-04-09

BBKren izaera publikoa eta soziala aldarrikatu du EH Bildu koalizioak. Kutxabank sortu zenetik 15 hilabete pasatu direnean, lehen ohiko Batzar Orokorra egingo du BBK-ak apirilaren 11an. Hala ere ez da aurreikusten finantza jarduerari buruzko inolako informaziorik helaraztea, EAJak eta PPk, KutxaBanken Administrazio kontseilua osatzen duten bi alderdiek horrela erabaki dutelako. Aipatutako batzarrean  etxe kaleratzeen gaia ere ez da aztertuko EHBilduk horrela eskatu badu ere.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ