Skip to main content
Gizartea

Hezkuntzako murrizketen kontrako kalejira alaia

i.esnaola, 2013-04-16

Espainiako Gobernuak aurrera eraman nahi duen LOMCE edo Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren kontrako kalejira herrikoia egingo dute larunbat honetan, apirilak 20, Donostiako Alderdi Ederretik abiatuta. Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza eragileak dira deitzaileak, Euskal Herriaren Hezkuntzaren aldeko aldarria eramango dute kalez kale.

 
Ekologia

GHK-k irregulartasunak antzeman ditu erraustegiko kontratuetan

l.ferro, 2013-04-16

Gipuzkoako Hondakinen  Kudeaketa sozietate publikoak irregulartasunak aurkitu ditu Zubietako errauste plantarako kontratuetan. RESA eta IBH ingeniaritza enpresekin egindako akordioetan hain zuzen. Hori dela eta hauekin kontratuak eteteko asmo erakutsi du. Horretarako, ordea, Partzuergoaren oniritzia behar du.

 
Hezkuntza

Gazte ugari bildu da Kuadrillategi festan

l.ferro, 2013-04-16

Kuadrillategi ospatu da asteburu honetan Errenterian. Bertan bildu dira, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Lasarte eta Errenteriako gazteak. Jokoak, bazkaria eta dantzaldia izan dute. Bertan izan gara gazteekin hitz egin eta egitasmoaren berri jasotzeko.

 
Politika

Gara egunkariak Cabacas auziaren irregulartasunak azaleratu ditu

n.andres, 2013-04-15

Gara egunkariak, Naiz atariak eta Info Zazpi irratiak argitara emandako grabazioetan egiaztatu daitekeenez, lehen ertzainak ustezko borroka baten berri izan zutelako joan ziren gau hartan Maria Diaz de Haro kalera, eta Deustuko ertzain-etxeari dena lasai zegoela esan bazioten ere, ertzainburu batek kale horretako herriko tabernan sartzeko agindua ematen du.

 
Atxilotuak / presoak

Munduko preso politikoen inguruko hausnarketa mahaingurua sustatuko du EPPKak

i.zabala, 2013-04-15

Apirilaren 17a preso politikoaren egunaren harira hainbat ekimen bideratuko ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta garrantzitsuena munduko kasuen inguruko mahaingurua genuke. Bertan ordezkaturik egongo dira Palestina, Kurdistan, Kolombia, Irlanda eta Hego Afrika, Euskal Herriaz gainera, eta elkarren arteko antzekotasun eta desberdintasunak izango dituzte hizpide. Bestalde, azken asteetan  preso politikoaren kontzeptuaren erabilpenaren inguruan adierazitakoak, batipat Espainiako gobernutik eginiko adierazpenak, atzera urrats gisa ulertzen ditu EPPKak.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ