Skip to main content
Atxilotuak / presoak

Zigortutako gazteek babes handia jaso dute

l.ferro, 2013-04-15

Espetxean sartzear dauden zortzi gazte auzipetuei babesa emateko, manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean Donostian. Herritarrek ez ezik, hainbat politikarik ere parte hartu zuten. Martxaren amaieran, auziopetuek  hunkituta eskerrak eman zitzuten eta Aske Gunetik ateratzea kosta egingo zaiela esan zuten.

 
Osasuna

Basurtuko ospitaleko sendagile eta eriznainak murrizketen aurka

n.andres, 2013-04-12

Basurtoko ospitaleko zenbait langilek, manifestazioa egin dute osakidetzan ematen ari diren murrizketen aurka prostesta egiteko. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek agerraldiarekin bat egin dute. Basurtuko sendagile zein erizainen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak, egungo osasun zerbitzuaren kalitatea bermatzeko alternatiba mahai gainean dauka.

 
Atxilotuak / presoak

Larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sortuk

b.garzia, 2013-04-12

Biharko manifestazioaren harira, Donostiako Bulebarreko Aske Gunean elkarretaratzea egin dute. Jende ugari elkartu da gaur ere gazte zigortuei babesa eman eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikazteko. Bertan izan dira, besteak beste, Sortuko ordezkariak. Biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

 
Gizartea

Errepublikaren alde hainbat mobilizazio egingo dituzte asteburuan

i.esnaola, 2013-04-12

Monarkiaren, injustiziaren eta ustelkeriaren kontra, manifestazioa egingo dute Donostian Errepublikaren aldeko taldeek. Arratsaldeko 6etan abiatuko da Alde Zaharretik. Krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean, inoiz ez bezala, aldaketa beharrezkoa dela aldarrikatu dute deitzaileek. Errepublika ezinbestekotzat jotzen dute, herrien, herritarren eta langileen eskubideak bermatzeko.

 
Politika

Hainbat gai jorratu dira Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan

n.andres, 2013-04-12

Kontrol saioa izan da gaurkoan Eusko Legebitlzarrean. Bertan Jon Darpon osasun sailburua koordainketa farmazeutikoaren kontra agertu da. Bestalde, segurtasun sailburu den Beltran de Herediak, Iñigo Cabacas auziaren gainean Ertzaintzaren zuzendariak esandako adierazpenekin bat datorrela adierazi du.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ