Skip to main content
Hezkuntza

Erlijioa eskola ordutegitik kanpo ateratzeko eskaria egin dute elkarte ezberdinek

n.andres, 2013-05-21

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko curriculuma aldatzea erabaki du Hezkuntza Sailak. Ondorioz, 2013-2014 ikasturtean, erlijioa aukeratzen ez duten ikaslee, irakasgai alternatiboa egin beharko dute. Azken erabaki honen aurrean, haserre agertu dire Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma osatzen duten EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteak. Egungo gizarteak, eskola publiko laikoa aldarrikatzen duela azpimarratu dute.

 
Haurreria

Irrien Lagunen udalekuetarako izen-emate epea irekita dago

j.garaio, 2013-05-21

Aurten, bigarren urtez, Irrien Lagunen udalekuak egingo dira Zerainen. Ekainaren 30etik uztailaren 7ra abenturaz beteriko asteaz gozatu ahal izango dute bost eta hamar urte bitarteko haurrek. Joan ahal izateko Zeraingo turismo bulegora deitu beharra dago. Izen-emate epea maiatzaren 30ean amaituko da.

 
Politika

Urkullu alderdi guztiekin bilduko da bihar

l.pereiro, 2013-05-20

Bihar arratsaldeko 17:30etan bilduko da Urkullu Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin. Helburua, herrialde akordio zabala lortu eta egonkortasun akordioak bilatu. Hitzordua bihar izanda alderdietako ordezkariek euren asmoak eta eskaerak adierazi dituzte dagoeneko.

 
Gazteria

Antiguako Gaztegunea sortzen ari dira

j.garaio, 2013-05-20

Antiguako gazteak, Donostiako udalarekin batera Gaztegunea definitu eta antolatzeko prozesuan ari dira buru-belarri. Helburuak, balioak, baldintzak, harremanak...zehazten ari dira. Aurreikusitakoaren arabera, uztailean irekiko ditu ateak eta auzoko eragile zein norbanako guztiek erabili ahal izango dute.

 
Herri mugimendua

Euskal presoen eskubideen alde berrehun plazatik gora bete dira

j.garaio, 2013-05-20

Herrirak asteburuko "Plazara" ekimenaren balorazioa egin du. "Protesta mosaiko handia" sortu dela nabarmendu du. Euskal presoen eskubideen alde indarrak batzeko garaia dela esan du, gehiengo adostasunetik gehiengo ekintza sozialera igarotzeko. Bestalde, bihar Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako lantaldearekin batuko dela iragarri du.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ