Skip to main content
Alderdiak

Une honetan hauteskunde autonomikoak izango balira, EAJk berriro irabaziko lituzke

n.uriarte, 2013-05-23

Une honetan hauteskunde autonomikoak izango balira, EAJk berriro irabaziko lituzke. Hala dio behintzat, Eusko Jaurlaritzako Prospèkzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestak. Gainontzeko alderdiek ordezkaritza bera izango lukete, hori bai, PSEEk legebiltzarkide bat gutxiago izango luke.

 
Langileak

Negoziazio kolektiboa kolokan dago

n.uriarte, 2013-05-23

Kolokan dagoen negoziazio kolektiboa ere bada EAJk mahai gainean duen beste gai inportante bat baina mahaian, funtzio publikoaren mahaian,  bakarrik geratu zen atzo EAJ, UGTk, LABek eta ELAk planto egin ziotelako Lakuari. Espainian ordea, uztailaren 8an, bertan behera geratuko ziren hitzarmen kolektiboak luzateko sindikatuek akordioa lortu dute CEOErekin, alegia patronalarekin. Halere, horrek ez du eraginik izango EAEn. Hala dio Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak.

 
Literatura

Jon Arretxek 612 euro nobela idatzi du Bilboko San Frantziskotik

j.garaio, 2013-05-23

Jon Arretxek, nobela beltzarekin jarraituz, 612 euro liburua kaleratu du. Bere azken lanaren, 19 kamera-ren, jarraipena da. Azken honetan bezala, Toure etorkina da protagonista. Ustezko anaia iritsiko da Afrikatik Bilboko bere etxera eta honek hainbat arazo eragingo dizkio. Istorioa San Frantziskon kokatu du eta hain zuzen bertan igaro ditu hainbat hilabete Arretxek liburua idazten.

 
Politika

Kalera irteteko deia egin du EH Bilduk

b.garzia, 2013-05-23

EH Bilduk maiatzaren 30eko grebarako deia egin du. Egungo krisi egoeraren aurrean Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatu dute, eta subiranotasuna jo dute irtenbide bakartzat.

 

Zehaztasun falta leporatu dio oposizioak EAJri

l.pereiro, 2013-05-22

Alderdi politikoek bilera izan zuten atzo EAJrekin, eta ostean, oposizioak kritika gogorrak egin zizkion eusko jaurlaritzari, tartean, zehaztasun falta.

 
 
 
Premium Drupal Themes by Adaptivethemes
  • CMN TV
  • Deia
  • Diario de Noticias
  • Diario de Araba
  • Diario de Gipuzkoa
  • EKHE
  • Gara
  • Le Journal
  • EKT
  • Berria
  • Hitza
  • Bainet
  • Elkar
  • Euskaltel
  • Ibaizabal
  • BFA
  • GFA
  • EJ